AITXURIN LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGITEN DUGU

 

 

 

 

HH 3, 4 eta 5 URTEKOOK

IRTEERA EDERRA EGIN DUGU!

 

Azkenean iritsi da 3, 4 eta 5 urtekoak ilusioz espero genuen eguna! Goizean goiz autobusa hartu dugu Zegaman eta Beasainera joan gara zinemara. Bertan “Barraskiloa eta Balea” filma ikusi dugu eta ikaragarri gustatu zaigu! Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ederki pasa dugu eguna.

 

Zinematik atera ondoren, hamaiketakoa egin dugu plazan eta jarraian, estalita dagoen parkean ibili gara jolas eta jolas. Pelotariak, futbolariak, trapezistak, gimnastak… izan gara. Jolas eta jolas tripazorriak nabaritzen hasi gara eta bazkaltzeko ordua iritsi dela konturatu gara. Etxean prestatutako bazkari goxoa jan dugu, indarberritu gara eta berriro irudimena eta gorputzak martxan jarri ditugu! Konturatzerako autobusa gure zai zegoen eta poz-pozik gure azken indarrak eman ditugu autobusera iristeko. Autobusean goxo-goxo eta lasai-lasai Zegamara bueltatu gara. Egun polita pasa ondoren, motxilak husturik eta oroitzapenen kaxa beterik, Zegamara iritsi gara.

 

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INGURUAN HAUSNARTZEN

 

Urtero bezala, eskolan Anduetza museoko Nerearekin batera, Agenda 30eko ekintza batzuk burutu dira. Aurten landu den gaia energiaren inguruan izan da eta horren harira ondorengoa egin da: saio teoriko-praktiko batzuk, papelera eta errotak ezagutzeko irteerak  eta, azken txangoa, Aizkorriko zentral hidroelektrikoaren bisita izan da. 

 


Saio teoriko-praktikoa museoan izan zen. 

 

Azalpenak eman ondoren, museoan ikasitakoa bertatik  bertara ezagutzeko unea heldu zen eta ibilbide txiki batzuk egin genituen ondarearen historia berreskuratuz.

 

Azken egunean zentral hidroelektrikoa barrutik ikusteko aukera izan zuten eta Nereak funtzionamenduaren inguruko azalpenak eman zituen.

 

1925. urtetik hasita, uraren bidez, energia nola lortzen den ikusi zuten.

 

KORRIKA TXIKIA

Gaur goizeko 10:00etan hasita Korrika txikia ospatu dugu. Laguntzaile lanetan hainbat familia eta herritar aritu dira, beraz, MILA ESKER!!!

6. MAILAKOAK ESKALADA SAIOAN

Beste urte betez, arnesak soinean eta zortziko bikoitza lokarria egin ondoren, hortxe ibili dira Aitxuriko LH 6. mailakoak Beasaingo rokodromoan, Mendiko Federazioko kide diren Aitor eta Rafa monitoreen gidaritzapean. Saio aparta burutu dute!!!

ORDIZIAKO AMPO ERRUGBI TALDEKOAK ESKOLAN

 

Aurten ere, Ordiziako AMPO errugbi taldeko ordezkariak gure artean izan ditugu. Taldeko jokalariak diren Miren Cuadrado eta Iñaki Imazen eskutik, Aitxuriko LH 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilek, zapi errugbiaren inguruan hainbat ariketa egiteko aukera izan dute. Beste behin ere esker mila AMPO taldeari.

5. MAILAKOAK ESGRIMA EGITEN

 

Urteroko legez, eta jada badira hamabost bat, aurten ere Igor Otaegi esgrima maisua gure artean izan dugu. LH 5. mailakoak buruko babes zein gorputzeko txaketila jantzi ondoren, floretea eskuetan hartu eta kirol honi dagokion lehen hastapenak emateko aukera izan dute. Zeinek daki, behar bada, etorkizunean zegamar esgrimista bat izango dugu gure artean!!!

REALE ARENARA IRTEERA

LH 3, 4, 5 eta 6

 

Urtarrilaren 17an Reale Arenako irteera egin zuten. Ohi bezala, Zegamako Errealzale peñak gonbidatuta.

Bertan, Reale Arena estadioko barrualdeak ikusi zituzten eta zelaian ere egon ziren. Jolas batzuk eta argazki batzuekin borobildu zuten goiza.

Bazkal ostean, LH 3 eta 4koak Chillida leku museora joan ziren eta bertan Chillidaren eta beste hainbat artisten eskulturaz gozatu zuten.

LH 5 eta 6koek Donostiako Aquariumean pasa zuten arratsaldea.

 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

 

Gaur Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu eskolara eta ilusioz bete dituzte gure txikiak.

 

 

Primeran pasa oporraldia!

EUSKARAREN EGUNA 

Pasa den astelehen eta asteartean, hilak 4an eta 5ean, Aitxuri Herri Eskolak Euskararen eguna ospatu zuen. Bi egunetako jaia izateaz gain, eskola eremutik kanpora ere atera ginen aurtengoan. Astelehen eta astearte goizean herrian zehar ibili ziren ikasleak, adin ezberdinetako haurrez osaturiko taldeetan, “Altxorraren bila” jolasean. Herriko gune eta erakunde ezberdinetatik pasatu, bertan erronkak gainditu eta sari modura puzzle baten piezak lortzen zituzten. Astearte arratsaldean
frontoian elkartu eta pieza guztiak elkartu ondoren, kartel erraldoia osatu zuten guztien artean. Festa amaitzeko, Kultur etxe aurreraino joan ginen, musikaz alaituta, eta kartelaren inguruan argazkiak atera genituen. Guzti hori aurrera eramateko, irakasleon lanaz gain, familien eta herriko erakundeetan lan egiten dutenen laguntza izan genuen. Gure eskerrik beroena jai hau aurrera eramaten lagundu duzuen guztioi! smiley

 

 

 

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroak 25ean “Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” aldarrikatu genuen eskolan.

Horrela, gure hausnarketa eta aldarrikapenak TRATU ONAREN ALDE adierazi nahi izan genituen!

 

5. MAILAKOAK HONDAKINAK ETA KITTO! PROGAMAN

 

Azaroaren 27an Sasieta Mankomunitatekoak etorri ziren 5. mailako ikasleekin "Hondakinak eta kitto!" programa burutzera. Asko ikasteaz gain, primeran pasa zuten!

 

 

 

IKUSI-IKUSI!!! 

GRAFOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA

 

Haur Hezkuntzan egunero erronka berriak sortzen dira eta horietako bat grafomotrizitatearen inguruko da. Grafomotrizitatea idaztean eskuarekin egindako mugimendua grafikoaz ari garen hitza da (“grafoa”, idazketa, “motorra” , mugimendua). Garapen motor finaren barruan sartuko litzateke, hau da, haurrak mugimenduak kontrolatzeko gaitasuna garatu duenean agertzen dena, batez ere esku eta besoetan. Haurra, hazten ari den bitartean, bere gorputza gero eta gehiago kontrolatzen ikasten ari da. Helburua da haurrak behar diren trebetasunak eskuratzea zeinu idatzien bidez adierazteko, besaurrea, eskumuturra, eskua eta, batez ere, hatzak ahalik eta gehien menderatzea ahalbidetzen duten ariketen bidez. Trazu ia asketik abiatuko gara, haurrari espazioa menderatzea eta oinarrizko objektuekin erraztasuna eskuratzea ahalbidetzen diona, pixkanaka jarraibideak eta marra gidatuak sartzeko. Horretara iristeko, oinarriko mugimenduak deituko ditugunak egongo lirateke: hasi marra bertikalekin (goitik behera), horizontalak (ezkerretik eskuinera), zeiharrak, begiztak… letren irudi eragilea, silabak… hartu arte. Hasiera batean trazu horiek non egiten diren ere garrantzitsua da. Hobe espazio handia ta zabal batean hastea, (arbelean, orri handi batean lurrean etzanda…) gero pixkanaka eskuko mugimendu hori zehatzago denean, gehiago kontrolatzen dutenean papera ere murriztuko da. Horretarako haurrak eskuaren mugimendua kontrolatzeaz gain, indarra ere eduki beharko du bere trazua zuzena egin ahal izateko. ;

 

BUELTAN GARA!

 

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Kaixo, Zegama! Udako oporretan indarberritu ondoren, ikasturte berriari hasiera emateko gogotsu gatoz. Hori dela eta, bertan adierazten dizkizuegu ikasturte hasierako bileren datak:

 

TALDEA EGUNA ETA ORDUA LEKUA
HH 2 Ekainean izan zen -
HH 3 Irailak 19, asteartea, 16:15 HH 3ko gelan
HH 4-5 Irailak 20, asteazkena, 16:15 musika gelan
LH 1-2 Irailak 26, asteartea, 16:15 musika gelan
LH 3 Irailak 25, astelehena, 16:15 LH 3ko gelan
LH 4 Irailak 21, osteguna, 16:15 LH 4ko gelan
LH 5-6 Irailak 27, asteazkena, 16:15 musika gelan

 

 

 

 

 

PRIMERAN PASA UDAKO OPORRAK!!!

EDUARDO CHILLIDA LANTZEN

3. zikloa

 

Bigarren hiruhilabetean, 3. zikloko ikasleak plastika arloan Eduardo Chillidaren biografia eta obrak landu ditugu. Bere biografiatik ateratako datuekin, denbora lerroa egin genuen.

 

 

 

Ondoren, Grabitazioari buruz gauza desberdinak ikasi genituen eta gu ere saiatu ginen gure grabitazioak egiten.

 

 

 

Azkenik, Chillidaren obrak erreproduzitu genituen plastilinarekin.

 

 

 

Tartean Chillida Leku bisitatzera ere joan ginen eta bertan eskulturak eta grabitazioak zuzenean ikusteko aukera izan genuen.

Azkenik, erakusketa jarri dugu gure eskolako azkeneko pisuko pasabidean, beste ikasleek ere ikusi dezaten.

 

Ea gure lana gustuko duzuen!smiley

 

 

Martxoak 8ko aldarrikapenekin bat eginez, ekintza ezberdinak egingo ditugu Aitxurin: aurpegia margotu, jolas ezberdinak, irteeraren bat...