Zegama, Oria ibaiak zeharkatzen du eta Gipuzkoako hegoaldean kokatuta dago, Goierriko eskualdean, Nafarroa eta Arabarekin muga eginez.


Herria, Aizkorri medikatearen azpian aurkitzen da, bertako gailurrik garaiena Aitxuri delarik (1.551 m.), eta honek ematen dio izena gure eskolari.


Historiak dion bezala, 1615eko otsailaren 4ean, Felipe IIIak Zegamari herri izateko baimena eman zion, 85.615 errealen truke eta horrela Zegamak Udal Kontzejua osatu ahal izan zuen.


San Adriango pasabidea, Zegamaren historian gune garrantzitsuenetako bat izan da. Santiago bidean kokatua dago eta Gipuzkoa eta Araba probintziak lotzen ditu, beraz, Gaztela eta Europa arteko komunikabidea izan da.